Adinekoen intzidentzia-tasa egonkortzen hasi dela dirudi

Aiurri 2021ko abe. 15a, 17:14

Datozen egunetan joera hori nagusituko balitz, epe erdira UCI-ZIUtako okupazioan eta heriotzetan hobekuntza nabaritu beharko litzateke.

Urko Vallejo C-19 Analisia

“Irudian ikus daitekeenez, adin-tarte handiagokoen intzidentzia-tasa egonkortzen ari da azkeneko egunetan. Txertoaren hirugarren dosia egon daiteke intzidentziaren egonkortze honen atzean. Egonkortzea baieztatuko balitz, epe ertainera zainketa berezien unitatean eta heriotzetan hobekuntza sumatu beharko genuke”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!