Covid19 | Datuak egunez egun

Hasi da haur eta gaztetxoen txertaketa

Aiurri 2021ko abe. 16a, 07:00

Osakidetzak atzokoan ekin zion 11-9 urte arteko gaztetxoak txertatzeari. Emandako datuen arabera, atzokoan 2.475 txerto ematea aurreikusi zuten. Eta honakoa gaineratu: “Txertaketa pixkanaka egingo da, eskuragarri dauden dosien arabera, eta adinean behera eginez  5 urteko umeetara iritsi arte”.

Hitzordua internet bidez eska daiteke: “Hitzordua web bidez hartzeko arazorik izanez gero, osasun-zentrora deitu ahalko da; deitzean, 1 tekla sakatu ondoren, txertoa hartzeko eguna eta ordua esleituko dizkizue. Orain arte, 22.000 hitzordu eskaini zaizkio kolektibo horri”.

Osakidetzak azpimarratu du “haurren txertoa segurua eta eraginkorra dela, eta dei egiten die familiei, seme-alabei txertoa eman diezaieten”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!