Danobat eta Latz kooperatiben lehiaketako irabazlea

Aiurri 2021ko abe. 16a, 12:27

"Euskaraz izango gara" da Danobatgroup industria taldeak etorkizunerako aurreikusten duen agertokia.

Aurreko urteetako bidea jarraituz, Danobatgroupek lantegiak dituen herrietan lehiaketa antolatu du eta aurtengo irabazlea Aitzol Beristain da. Zorionak, Aitzol, zuretzat da Bizkaiko zuhaitz-etxe batean gaua bi lagunentzat.

Danobatgroup industria taldea espezializatuta dago makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan.

Danobatgroup kooperatibaz gain, Danobat, Goiti, Soraluce, Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea. 
Danobatgroupek harreman sare zabala du eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu. Baina Euskal Herriko lantegietako langile, hornitzaile, eta abarrekin euskara erabiltzeko erabakia hartua du, eta horren adierazgarri dira euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak eta lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!