AP-15 autobidea itxita egongo da Andoain eta Berastegi artean astelehenetik asteartera

Aiurri 2021ko abe. 19a, 20:54

Asteleheneko 21:00etatik astearteko 05:00etara egonen da itxita, aglomeratua konpontzeko, luiziak kentzeko eta galiboen inguruan hesiak egokitzeko, besteak beste.

Trafikoaren berbideratzea

Andoainerako noranzkoan, mozketa AP-15-141 lotunetik egingo da, eta AP-15 errepidea erabiltzen dutenek Berastegiko lotunean irten, GI-2130 errepidetik Tolosaraino joan eta N-I errepidea hartu beharko dute.

Iruñerako noranzkoko mozketa Andoaingo Sorabillako AP-15-156 lotunetik egingo da, eta AP-15 errepideko erabiltzaileek biraketa egin beharko dute Sorabillako lotunean, N-I errepidean sartu eta, ondoren, GI-2130 errepidera, Tolosan eta Ibarran barrena; ondoren, AP-15 errepidera itzuli ahal izango dira Berastegiko lotunean. Ibilgailu astunek N-I errepidea erabiltzea gomendatzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!