Iñigo Urkulluk konferentziara eraman zuen proposamen sorta:
1.- Kanpoaldean maskara nahitaez erabili beharra;
2.- Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan;
3.- Barne-establezimendu eta -esparru guztietako edukiera % 60ra mugatzea;
4.- Kanpoko gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldi handietan edukiera % 50era mugatzea;
5.- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan eta gaueko aisialdian zutik kontsumitzea eragoztea eta mahai bakoitzeko taldeak gehienez ere 10 lagunera mugatzea;
6.- Barnealdean egiten diren kiroletan, taldeak gehienez ere 10 pertsonara mugatzea;
7.- Gabonetako egun berezietan eta jaiegunetan, kultura- edo gizarte-jardueraren eta merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduen ordutegia 21:00ak arte mugatzea, gaueko 23:30 arte afariak zerbitzatu ditzaketen jatetxeak eta, logikoa denez, zerbitzuguneak edo farmaziak izan ezik;
8.- Gabonetako egun berezietan eta jaiegunetan, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduen irekiera-ordutegia goizeko 8:00etatik aurrera ezartzea.
9.- Eguberrietako egun berezietan eta jaiegunetan, hotelek, landetxeek, kanpinek edo jatetxe-zerbitzua duen beste edozein ostatuk 23:30ak arteko afariak zerbitzatzea;
10.- Gomendatzea Gabonetako bazkariak eta afariak 10 lagunetik gorakoak ez izatea eta gehienez bi familia-unitate biltzea. Ospakizunetan konposizioa alda ez dadin gomendatzea.