Sagardui Osasun Sailburuak adierazi duenez, “12 urtetik beherakoen % 8k txertoa du. Astebete baino ez da igaro txertaketa martxan jarri zenetik, eta 15.300 haur inguruk jaso dute txertoa. Gainera, atzo bertan 8 urteko haurrentzat hitzordua hartzeko aukera zabaldu zen eta adin horretako % 25ek hitzordua dute: 4.962 hitzordu ordu gutxitan”.