Covid19 | Datuak egunez egun

Aurreko asteko datuen eta datozen egunetarako neurrien zain

Aiurri 2021ko abe. 27a, 11:00

Gaur argitaratzekoa da aurreko asteko egoera epidemiologikoari buruzko txostena eta Andoainen, Amasa-Villabonan edota Urnietan asko eta asko emaitzei begira jarriko dira. Susmoa baita kasu asko agertuko direla. Dozenaka lagunek egin baitute testa, nork bere kabuz edo Osakidetzako instalakuntzatan.

Bestalde, Pedro Sanchezen agerraldi nahasiaren ostean erkidego ezberdinetan neurriak hartuko ote diren zabaltzen ari dira hedabide ezberdinetan. Albiste horien arabera, datozen egunetan ordutegietan eta aforoetan murrizketak ezarriko lituzkete.

Urkullu Lehendakariak LABIren bilera deitu du, astearterako. 16:30ean abiatuko da eta neurri-sorta berria iragartzea espero da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!