Covid19 | Datuak egunez egun

Kutsatze berriekin marka guztiak hausten

Aiurri 2021eko abenduaren 28a

Datuak alderatzen hasita, azkar batean antzeman daitezke hainbat zehaztapen. Besteak beste, abenduaren 24an antzemandako kasu positibo ugariak edota Aiztondo aldean dagoen intzidentzia-tasa handia.

Positibotasuna

Abenduak 24, ostirala

Andoain

Udalerrian egun bakarrean positibo gehien agertu den eguna izan zen. Hauxe, rankinga:

  1. Abenduak 24, osteguna: +48.
  2. Azaroak 25, osteguna: +43.
  3. Abenduak 14, asteartea: +36.
  4. Abenduak 10, ostirala: +33.
  5. Azaroak 23, asteartea: +30.

Asteasu

1, 6, 4, 1, 10, 5, 1... aste osoko datuak ohikotasunaren barruan sar litezke. Abenduaren 24an, ordea, 10 agertu dira. Hori bai ez ohiko datua, Asteasun.

 

Intzidentzia-tasa

Bataz bestekoaren gainetik

Amasa-Villabonan (3566,00) eta Zizurkilen (3591,43) Gipuzkoako bataz bestekoaren oso gainetik. Abenduan astez aste biderkatu egiten da Amasa-Villabonan:

Amasa-Villabona:

  • Abenduak 26: 3566,00 (gorria).
  • Abenduak 19: 2332,26 (gorria).
  • Abenduak 12: 2112,56 (gorria).
  • Abenduak 5: 1250,63 (gorria).

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!