Covid19 | Datuak egunez egun

"Urtezahar, Urteberri eta Erregeetako afarietan eta bazkarietan, hamar pertsona baino gehiago ez elkartzea gomendatzen da"

Aiurri 2021ko abe. 29a, 08:52

Inguruko erkidegoetako agintariekin batera, Eusko Jaurlaritzak seigarren olatua gerarazten saiatzeko neurri sorta iragarri du. Hauxe da abenduaren 29tik urtarrilaren 28ra bitarte indarrean izango den araudia:

  1. Jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira.
  2. Edukiera %60koa izango da barnealdeetan.
  3. Ekitaldietan hauek izango dira edukiera orokorrak: gehienez 600 pertsona barrualdean eta 800 kanpoaldean. 
  4. Ostalaritzan, jatetxeetan, gaueko aisialdian, txokoetan eta gazteen lonjetan debekatuta dago zutik kontsumitzea. Bestetik, mahai bakoitzeko gehienez hamar pertsona elkartu ahal izango dira.
  5. Barruko kiroletan, gehienez 10 laguneko taldeak onartuko dira. Aldagelek %50aren edukiera izango dute.
  6. Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduak ezin izango dira 08:00ak baino lehen zabaldu.
  7. Urtezahar, Urteberri eta Erregeetako afarietan eta bazkarietan, hamar pertsona baino gehiago ez elkartzea gomendatzen da. Eta gehienez ere bi familia unitate ezberdinetakoak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!