Adinekoak, haurdun daudenak, immunodepresioa duten pertsonak eta txertatu gabekoak. “Osakidetzak jarraipen proaktiboa egingo die pertsona horiei”, adierazi zuen atzokoan Sagardui sailburuak.
Antolamendu berria
- COVIDekin bateragarria den sintomatologia duten pertsonek proba diagnostikorako hitzordua Euskadi.eus webgunearen bidez jaso ahal izan dezaten.
- Emaitzak denbora laburragoan lortzeko, antigeno-proba gehiago egingo dira.
- Txertaketa-puntuen antzekoak jarriko dituzte laginak bertan uzteko.
- Telefono bidezko zerbitzua indartu egingo da, COVIDarekin lotutako kontsultak eremu horretara bideratu ahal izateko.
- Azkenik, zeregin burokratikoa arintzeko lehen mailako arretan, bajak kudeatzeko atal bat ere jarriko da webgunean, kasu positiboetarako aldi baterako ezintasunak kudeatzeko.
Eusko Jaurlaritzak adibide zehatzak bildu ditu EGOERA ZEHATZEN ADIBIDEA delako atalean.