Euskal Presoen aldeko manifestazio ixila Zizurkil eta Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2022ko urt. 1a, 10:30

Aiztondo bailarako herritarrak elkartu dira urteroko moduan Zizurkilen Euskal presoei elkartasuna adierazteko eta euren etxeratzea eskatzeko. “Giza eskubideak.Elkarbizitza.Bakea.Euskal presoen kontrako salbuespen legedia indargabetu” lelopean Joxe Arregi plazan bildu dira Aiztondoko udalek babesturik; Amasa-Villabonako udala, Zizurkilgo udala, Asteasuko udala, Adunako udala, eta Alkizako udala hain zuzen. Zizurkildik hasi eta Villabonako errebote plazan amaitu dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!