Elur iragarpena medio A-15 errepidea ixteko abisua gertu da

Aiurri 2022ko urt. 5a, 12:08

Gaur 700 metrotik behera elurra egin dezakeela iragarri du Euskalmetek, eta A-15 errepidean egiten ari diren obra dela eta, elurra eginez gero bidea moztuko dutela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Errepidea ez da itxiko elurra hasi arte, eta lekuan bertan egongo diren errepideko langileek eta trafikoa erregulatzeaz arduratzen diren agenteek erabakiko dute A-15 errepidea ixtea, behar izanez gero. Irekiera modu berean egingo da; elurrak egitearen edo ez egitearen arabera langileek erabkiko dute berrirekitzeko aukera egonen den. 

Arazoak eta gaizki ulertuak ekiditeko Telegram kanal bat martxan jarri dute "Elurra A-15 Nieve" izenekoa, une oro informatuta egoteko. Sakatu A-15 ELURRA estekan eta batu zaitez telegram kanalera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!