Eusko Legebiltzarrean egin du iragarpena.
- Ikasle batek sintomarik badu, etxean geratu behar du, eta euskadi.eus-eko "nola jokatzen dut?" atalean dagoen sintomen formularioa bete. Baliabide telematikoak erabiltzeko gaitasunik ez badute, osasun-zentrora deitu ahal izango dute: “Baina webak izan behar du bide nagusia, zitazioak bizkorragoak izango direla bermatzeko”.
- Ikasgelan COVID kasuren bat badago, gainerako adingabeek eskolara joaten jarraitu behar dute eta prebentzio-neurriak bete: “Sintomarik ez badago, ez da etxean geratu behar eta, ez zaie proba diagnostikorik egingo”.