2022ko Sagardo Denboraldia aurkeztu dute San Telmo museoan

Aiurri 2022ko urt. 11a, 12:31

Unai Agirre sagardogileen elkarteko kideak adierazi duenez, "uzta historikoa izan da aurtengoa: Euskal Sagardoaren barruan 3,5 milioi litro ekoitzi dira, bertako 250 sagastietako 5 milioi kiloetatik. Horrez gain, egoerak behartuta, sagardoaren prezioa %10 eta %20 artean igoko dela jakinarazi dute. 

Urtarrilaren 28ra bitartean, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak irauten duen bitartean, Sagardogileek mahaira ekarriko dute sagardo berria, pitxer edo botila gardenetan eta bakoitza bere txarteltxo edota azalpenarekin. Txartel bakoitzean egongo da kupelaren zenbakia, bezeroak aldioro jakin dezan zein sagardo ari den dastatzen. Txarteltxo horrek QR kodea ere izango du, sagardoaren informazio gehiago jaso ahal izateko.

Otorduan zehar, pitxarra betetzera ere altxa daiteke mahai bakoitzeko arduraduna, eta sagardogilearen laguntzarekin beteko du taldeak dastatu nahi duen edo sagardogileak gomendatzen duen kupeleko sagardoa.

Protokolo hau garatu zen lehen unetik dekretu eta arautegi berrien arabera egokituz joan gara, baina beti oinarri bera errespetatuta: Sagardoa dastatzean eta sagardotegiko esperientzian segurtasuna bermatzea. Iaz bezala, denboraldi hasiera honetan, uzta berria mahaian dastatuko da.

Sagardotegiak espazio zabalak dira, eta aukera handia ematen digute distantziak errespetatu eta sagardotegiko esperientziaz modu erosoan gozatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!