Oraingoan kontaktu estuen definizioari dagokionez: "Orain arte kasu positibo baten kontaktu estutzat jotzen diren pertsonak guztiei eskatu izan zaie Osakidetzari jakinarazteko. Orain, berriz, talde hori mugatu egingo da, eta kolektibo zaurgarrietako kontaktu estuei baino ez zaie egingo proba diagnostikoa":
Eta egoera larria pairatzetik kanpo egon daitekeen giza talde handi horrek zer egin behar du. Hauxe Osasun Sailaren prentsa oharrean irakur daitekeena: "Gainerako biztanleek prebentzio-neurriak zorrotz bete beharko dituzte eta erne egon, sintomak agertzen ote diren".
Kontaktu estu "berriak"
- 70 urtetik gorakoak.
- Immunodeprimituak.
- Haurdun daudenak.
- Txertoa jarri gabekoak.
- Gaixotasun kronikoa dutenak (bilakaera luzeko diabetesa, gaixotasun hepatiko edo giltzurrunetako gaixotasun kronikoa...).