Korrika 2022

Ibilbidearen azken egunetan igaroko da Korrika eskualdetik

Aiurri 2022ko urt. 19a, 12:03

AEK-k jakitera eman du 22. Korrikaren ibilbidea eta noiz igaroko den leku bakoitzetik. 2.180 kilometro egingo ditu zazpi probintzietatik, Hitzekin lelopean. Amurrion (Araba) hasiko da, martxoaren 31n eta Donostian amaituko, apirilaren 10ean.

Arratsaldez hasiko da Korrika, 16:30ak aldera. Ekitaldi bat egingo dute lehendabizi, eta eskuz esku ibiliko den lekukoan sartuko dute amaieran irakurriko duten mezua. Amurrion hasi, eta ekialdera joko du Korrikak. 10ean, larunbat gauez igaroko ditu Bidasoaldea, Oarsoaldea eta Hernanialdea, eta, azkenik, goizean ailegatuko da Donostiara. Eguerdian ekitaldi bat egingo dute, eta, ohi bezala, bertan irakurriko dute Amurrion lekukoan sartutako mezua.

Apirilak 8, ostirala. Eskualdean barrena:

  • Lasarte 07:11
  • Urnieta 08:13
  • Andoain 08:43
  • Amasa-Villabona 09:55
  • Tolosa 10:40

 

22. Korrikaren kantua:

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!