Astelehenean, urtarrilak 31, abiatuko da Egunean Behin lehiaketa ezagunaren 9. denboraldia. Aski ezaguna da lehiaketa euskaldunen artean, eta laster hiru urte beteko ditu Codesyntax enpresak garatutako jokoak: "Hiru urte beteko ditu Egunean Behin jokoak denboraldi honetan eta zuekin ospatu nahi dugu".
Urtarrilaren 31tik apirilaren 10a arte, hamar astez luzatuko da denboraldi berria.
Sagardoa, Aiurrizaleen saria
“Aiurri” taldeko partaideen artean, astero, eskualdeko sagardoa zozkatuko da Irabazlea “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak. Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez. Irabazlea Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Larraul, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan bizi, ikasi edo lan egiten duena izan daiteke.
Eskualdeko produktuak
Aiurrik tokiko produktuen aldeko apustua egin nahi du. Arruti gozotegiko kutxa eta Aspilla baserriko saskia zozkatu dira aurreko bi denboraldietan. Zorte on!
Urtarrilak 31-Otsailak 6 asteko zozketaren irabazleak otsailaren 7ko astean jasoko du saria. Prozedura berdina izango da hurrengo 10 asteetan
'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?
- Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
- 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
- Taldera batu eta joka ezazu, animo.
Aiurriko taldearen xehetasunak horiexek dira. Baina Codesyntaxek bere aldetik lehiaketa orokorraren informazioa zabaldu du.