5 errekor berri lortu dituzte eta 3. postuan sailkatu dira emakumezkoak

Aiurri 2022ko urt. 27a, 10:39

Pasa den asteburuan Tolosako Usabalen izan ziren igerilarikak, Gipuzkoako Kluben Arteko Kopan lehian. Emaitza onak lortu zituzten, zenbait marka hobetzea lortu zuten eta baita taldeko zenbait errekor haustea ere. Tartean izan ziren Izaro Audikana eta Eneko Elizasu andoaindarrak ere. 

Taldeko partehartzaileak honakoak izan ziren: Haitz Mitxelena, Unai G. Somovilla, Aimar Sukunza, Eneko Elizasu, Iker Gandia, Iker Gorostegui, Jurgi Sukunza, Aintzane Sarobe, Nora Imaz, Garazi Etxeberria, June Lopez, Saioa Elola, Izaro Audikana, Miren Sarobe eta Alba Escribano.
 
Emaitzei dagokionez, orokorrean 39 marka pertsonal hobetu zituzten lehian aritu ziren 15 igerilarien artean eta taldeko 5 errekor berritzea ere lortu zuten. Zenbait igerilari Euskal Herriko gutxienekoetara asko gerturatu ziren.
 
B kopako sailkapenak honela geratu ziren:
 
Gizonezkoetan
1. Eibar Igerixan 614,00 
2. Aloña Mendi K.E. 506,00 
3. Zarautz Balea I.K. 506,00 
4. Buruntzaldea Ikt 442,00 
5. C.N. Legazpi 127,00 
6. C.N. Izarraitz 51,00
 
Emakumezkoetan
1. Eibar Igerixan 606,00 
2. Aloña Mendi K.E. 532,00 
3. Buruntzaldea Ikt 523,00 
4. C.N. Easo 466,00 
5. Zarautz Balea I.K. 330,00 
6. C.N. Legazpi 71,00  
 
Bateratuan
1. Eibar Igerixan 1.220,00 
2. Aloña Mendi K.E. 1.038,00 
3. Buruntzaldea Ikt 965,00 
4. Zarautz Balea I.K. 836,00 
5. C.N. Easo 466,00 
6. C.N. Legazpi 198,00 
7. C.N. Izarraitz 51,00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!