Bizi ereduen pobretzea, ofentsiba ekonomikoaren eskutik:
Gazteriaren ia erdia pobreziaren atalasetik gertu bizi da, eta gutxieneko diru-sarreraren bermerik gabe eta bizitzeko oinarrizko produktuen garestitzearekin, bizi eredu pobreak finkatzen hasi dira. Gure egunerokotasunaren parte bilakatu dira:
- langabezia tasa ikaragarriak
- lan ezegonkorrak
- lan kaleratzeak
- aldi baterako lanak
- soldata baxuak
- ordaindu gabeko lan orduak eta praktikak
- kontratu gabeko lanak
Aurrekari arriskutsuak ofentsiba politikoan:
Burgesiaren ofentsiba ez da soilik ekonomikoa. Askatasun faltan eta pobrezian oinarritutako bizi eredura ohitu nahi gaituzten honetan, testuinguru arriskutsua ari da normalizatzen:
- oinarrizko eskubideen urraketa
- polizia jazarpenaren areagotzea
- kontrol sozialaren gorakada
- gazte kriminalizazioa
- faxismoaren gorakada
Gazte proletarioen antolakuntza independentea:
Bankari eta enpresari handiek miseriara kondenatzen gaituzte, eta politikari profesionalek miseria hori kudeatu besterik ez dute egiten. Bankarien, enpresari handien eta politikari profesionalen mundu honi, proletalgoaren antolakuntza independentearen bitartez egin behar diogu aurre, beren alderdi politikoetatik kanpo antolatuz.
Beharrezkotzat jotzen dugu, hortaz, kalera atera, eta promesa faltsuen eta itxaropen ezaren gainetik proletalgoa batzea.
DAGOENA ONARTU ALA BORROKARA BATU! GAZTE LANGILEOK BILBORA!