Abenduaren amaieran indarrean sartu zen neurri-sorta
- Jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira.
- Edukiera %60koa izango da barnealdeetan.
- Ekitaldietan hauek izango dira edukiera orokorrak: gehienez 600 pertsona barrualdean eta 800 kanpoaldean.
- Ostalaritzan, jatetxeetan, gaueko aisialdian, txokoetan eta gazteen lonjetan debekatuta dago zutik kontsumitzea. Bestetik, mahai bakoitzeko gehienez hamar pertsona elkartu ahal izango dira.
- Barruko kiroletan, gehienez 10 laguneko taldeak onartuko dira. Aldagelek %50aren edukiera izango dute.
COVID-Ziurtagiria areagotzeko eskaera
Sailburuak jakinarazi du LABIren Aholku Batzordeak berretsi egin duela Covid ziurtagiriaren eskakizuna luzatzeko eta espazio gehiagotara zabaltzeko asmoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari helaraziko diote eskaera, hark oniritzia eman diezaion.