Ansa eta Goikoetxea urnietarrak aurrez aurre, Galarretan

Aiurri 2022ko urt. 29a, 12:12

Buruz Buruko Kutxabank Torneoko sei erremontista onenak jokatzen ari dira Iparlur Masters Txapelketa. Hauexek dira: Zubiri, Goikoetxea V, Juanenea, Ansa II, Urriza eta Barrenetxea IV.a. Gaurko partidaren irabazlea final aurrekora sailkatuko da.

Aurreko asteburuan abiatu zen txapelketa berria eta asteburu honetan bi urnietarren arteko lehia iritsiko da. Izan ere, elkarren aurka lehiatuko dira Ansa II eta Goikoetxea V. Urtarrilaren 22an Juanenea eta Zubiriren arteko partidarekin abiatu zen txapelketa (30-17). Juanenea final aurrekora pasa da.

Txapelketako bigarren partida urnietarren artekoa izango da. Goikoetxea seigarren sailaktu zen Kutxabank Torneoan eta Ansa hirugaren.

Lehenengo finalerdia otsailaren 5ean izango da, eta Urriza nafarrak Ansa eta Goikoetxearen arteko partidako irabazlea izango du kontrario. Bigarren finalerdia Barrenetxea IV.ak jokatuko du Juanenearen aurka, otsailaren 12an. Gogoratu behar da Barrenetxea dela Banakako txapelduna eta Urriza azpi-txapelduna. Finala otsailaren 19an jokatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!