Ansak Goikoetxea herrikidea garaitu zuen

Aiurri 2022ko urt. 30a, 10:59

Aurrelari urnietarren arteko norgehiagokan, Ansa II.ak Goikoetxea baino koska bat gorago zegoela erakutsi zuen. Irabazleak dena ondo egin zuen eta 18 tanto egin zituen piloteoan, eta zortzi tanto saketik.

Iparlur Masters txapelketaren finalaurrekoak erabakita geratu dira:

  • Ansa-Urriza.
  • Juanenea-Bengoetxea IV.

Ansak eta Juaneneak emaitza berbera lortuta eskuratu dute finalaurrekoa jokatzeko txartela. 30-17, emaitza berbera izan da bi partidatan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!