Egunean Behin 2022

Egunean Behineko parte hartzaileen artean Mizpiradiko sagardo kaxa bat zozketatuko da, astero

Astelehen honetan, urtarrilak 31, abiatu da Egunean Behin lehiaketa ezagunaren 9. denboraldia. 10 asteko lehia izango da, eta “Aiurri” taldeko partaideen artean sagardoa zozkatuko da. Zorte on!

'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?

  • Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
  • 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
  • Taldera batu eta joka ezazu, animo.

Aiurriko taldearen xehetasunak horiexek dira. Baina Codesyntaxek bere aldetik lehiaketa orokorraren informazioa zabaldu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!