Nabarmen murriztuko da, beraz, ziurtagiriaren eskaera. Gaueko aisialdian eta 50 lagunetik gorako ostalaritza-guneetan ezinbestekoa izango da, oraindik orain, ziurtagiria eskatzea.
Omicron aldaerak osasun mailako krisiari aurre egiteko paradigma berria ezarri duela, hori agudiatu du Auzitegi Gorenak.
Gotzone Sagarduik, bere aldetik, zuhurtziaz jokatzeko eta prebentzio-neurriak mantentzearen aldeko jarrera agertu du: “Ziurgabetasun-egunak datoz, eta pandemiaren bilakaera arretaz aztertzea dagokigu. Bitartean, herritarrei prebentzio-neurriak betetzeko eskatzen diet, kutsatze kopurua are gehiago murrizteko, osasun-sistema arintzeko”.