2010 eta 2012ko lan erreformak erabat derogatzea eskatzen dugu, bereziki, lan hitzarmenen estatalizazioa eta kaleratze erraz eta merkeak ahalbidetzen dituzten puntuak.
Pasa den igandean, urtarrilaren 30ean EAE eta Nafarroako hiriburuetan mobilizazio jendetsuak egin genituetan lan erreformaren aurka.
ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU sindikatuok, bihar, otsailaren 2an, enpresetan eta herrietan elkarretaratzeak deitu ditugu lan erreformaren aurka.
Lan Erreforma Honi Ez!
Lan Harremanen euskal esparruaren alde
Otsailaren 2an eguerdiko 12:00etan:
- Andoain: Goikoplazan.
- Hernani: Gudarien Plazan.
- Tolosa: Plaza Zaharrean.
- Urretxu-Zumarraga: Potros plazan.
- Beasain: Loinazko San Martin plazan.
- Ordizia: Plaza Nagusian.