Mirene, lehen asteko irabazlea

Aiurri 2022ko ots. 7a, 11:14

Egunean Behin lehiaketa martxan jarri da, eta badugu irabazlea: Mirene. Datozen egunetan jasoko du Mizpiradi sagardotegiko sagardo-kaxa.

"Mirene Iraola" 232. postuan sailkatu zen, aste osoko partidak jokatu eta gero. Bera izan da zozketan irabazle. Zorionak!

Bitartean, lehiaketaren bigarren astea martxan dago. Animo eta zorte on!

 

'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?

  • Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
  • 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
  • Taldera batu eta joka ezazu, animo.

Aiurriko taldearen xehetasunak horiexek dira. Baina Codesyntaxek bere aldetik lehiaketa orokorraren informazioa zabaldu du.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!