Erremontea

Partida ikusgarriak Galarretako jaialdian

Aiurri 2022ko ots. 7a, 11:42

Norgehiagoka estelarrean Barrenetxea eta Aldabe izan ziren garaileak, Ansa-Azpiroz bikotearen aurka (40-39). Partida ikusgarria eta maila handikoa ikusi ahal izan zuten pilotazaleek. 

Partida estelarra ikusgarria izan zen, hasieratik amaierara arte; edonork irabaz zezakeen, izan ere, sakearen arabera, aurretik edo atzetik egoten baitziren. Norgehiagokaren lehen zatian, Barrenetxea eta Aldabe izan ziren nagusi, zortzi tantoko aldea lortzeraino. Alabaina, Barrenetxearen sake faltak indarrak eman zizkien aurkariei eta Ansa zein Azpiron erasoan tantoak lortzeari ekin zioten. Partidako markagailua iraultzera iritsi ziren eta baita 36-36 jartzera ere. 39-39 zihoazenean Ansak tantoa arriskatu eta txapa azpira joan zitzaion. Esanak esan, partida ikusgarria izan zen Galarretakoa.  

Erremontisten zenbakiak antzekoak izan ziren. Ansak hogei tanto eta sei huts egin zituen, une garrantzitsuenetan, ordura arte partida oso ona zeramanean. Aldabe ere bikain aritu zen. Jokaldi gehiago egitea falta izan zitzaion, baina 18 tanto lortu eta hiru hutsegite egin zituen. Atzealdean borroka berdindua izan zen. Barrenetxeak akats gehiago egin zituen, baina biek maila ona erakutsi zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!