Covid19 | Datuak egunez egun

“Ikastetxeek erabaki ahal izango dute haurrek jolas garaian maskararekin edo maskararik gabe jolasten duten”

Aiurri 2022ko ots. 8a, 21:00

Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak iragarri duenez aste honetan bertan kanpoaldean maskararen derrigortasuna bertan behera utziko dute. Agerraldi berean adierazi duenez, “ikastetxeek erabaki ahal izango dute haurrek jolas garaian maskararekin edo maskararik gabe jolasten duten”. 

Akordioa ostegunean sartuko da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Era berean, ikusi beharko da LABIk zein neurri hartzen dituen. Izan ere, hedabideetan agertu denez, neurri hauekiko adostasuna ia erabatekoa izan da. Salbuespen bakarrarekin, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek abstentzioaren alde jo baitute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!