XIII. Aiztondo Pilota topaketa hasiko da, asteburuan

Aiurri 2022ko ots. 10a, 11:31

Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo udalek babestutakoa eta bertako pilota klubek eta eragileek antolatutako topaketa izango da. Iaz ezin izan zuten amaitu, baina aurten hasi eta amaitzeko asmoa dute. 

Hala, Adunako Txulobiko, Villabonako Behar Zanako, Alkizako Pilota Eskolako, Zizurkilgo Ziotzako, Asteasuko Atzaparreko eta Larraulgo Pilota eskolako pilotariek jokatuko dute beraien herriak ordezkatuz. Aurrebenjamin mailatik hasi eta infantil maila bitarteko pilotariek parte hartuko dute eskuz eta palaz. Guztira 116 parte hartzaile izango dira.
 
Partidak ikustera joan nahi dutenek egun eta ordu hauetan ikusi ahalko dituzte: 
Aurrebenjaminak: Igande goizetan 10:30ean hasita, Alkizan. 
Benjamin mailakoak: Ostiraletan 18:30ean hasita, Zizurkilen. 
Alebinak: Alkizan eta Asteasun 18:00etan hasita.
Palaz alebinak: Ostiraletan 18:00etan hasita, Adunan. 
Infantilak: Ostegunetan  18:30ean hasita, Villabonan. 
 
Aurtengo finalak Zizurkilen  Apirilaren 9an jokatuko dira.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!