LABIren batzorde zientifikoaren iritzia jakin ostean hartu dute erabakia. “Gizartearen egoera kontutan hartuta” erabaki omen dute osasun larrialdi egoerari amaiera ematea.
Txertaketa kopuru handia eta Omicron aldagaiaren efektu arinak aipatu ditu Urkulluk, neurri aringarriak ezartzeko argudio gisa.
Erantukizuna aginduen ordez
Zuhurtasuna mantentzeko deialdia egin du: “Birusak mutazio ahalmen handia du. Adi jarraitu behar dugu. Oraindik prebentzioz jokatzea beharrezkoa da: Musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea, barrualdearen aireztapena edota pilaketak saihestea”.