Larraulen hasi eta Alkizan amaituko da aurtengo Aiztondo Klasika

Aiurri 2022ko ots. 11a, 11:37

Martxoaren 13an hitzordua du afizionatu mailako tropelak. Antolatzaileek lasterketaren eta parte hartzaileen xehetasunak eskaini dituzte. Alkizan izango da helmuga, Asteasu aldetik igoko dena.

XVIII. Aiztondo klasika – Patxi Alkorta Memorialako antolaketak honela definitu du aurtengo lasterketa: "Aurtengo ekitaldia beste urte batzuetan baino gogorragoa izango da, Alkiza birritan igoko delako. Ibilbide erdia osatu baino lehenago aurrena, eta amaieran ondoren. Igoera biak desberdinak dira, baina. Lehen igoera Anoetatik egingo da, helmugakoa, Asteasuik. Horrenbestez, pentsatzekoa da, igotzaileek aukera polita izan dezaketela nabarmentzeko".

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!