Eraso matxisten gaineko inkesta zabaldu du Akain Talde Feministak

Irune Alfonso 2022ko otsailaren 15a

Aiztondoko bailarako herrietako emakumeei zuzendua da Akain Talde feministak zabaldu duen inkesta. Inkesta honen bitartez, Aiztondo bailarako herrietan jasandako erasoen datuak bildu nahi dira; hala nola, Aduna, Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu, Larraul  eta Alkizan. Adin tarte desberdinetako emakumeei dago zuzendua. Galdetegia hainbat bider bete daiteke modu anonimoan. Galdetegia sare sozialen bitartez zabaldu dute: Zabaldutako galdetegia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!