Otsailak 24, osteguna: Amasa-Villabona
Fleming Herri eskolako ikasleak eguerdian pregoia eta arratsaldean, dantza emanaldia eta merienda izango dute, Arroako plazan.
Otsailak 25, ostirala: Amasa-Villabona
Zubimusu ikastolako ikasleek abestiak ikasi eta jolastokian abestuko dituzte jolasgaraian, iñauterietako musika jarriko da girotzeko.
Otsailak 25, ostirala: Aduna
Herri eskolako ikasleak eguerdian hasiko dira kalejira eginez, eta herriko hainbat txoko eta gunetan beren ikuskizunak dantzatu eta antzeztuko dituzte. Azken emanaldia herriko plazan egingo dute eta eguraldi txarra izanez gero frontoian izango da.
Otsailak 25, ostirala: Larraul
Datorren urtean herri eskola independientea izango denez, inaugurazioa izango dute hizpide, eta galaz jantzi eta pregoiaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, guraso elkarteak antolatuta txokolatada goxoa izango dute eta, hori gutxi ez eta ipuin kontalaria ere izango dute.
Otsailak 25, ostirala: Asteasu
Kalejira egingo dute Pello Errota ikastetxean bertan. Pregoia eta txokolatada izango dute asteasuarrek.
Otsailak 25, ostirala: Zizurkil
Garai batean bezalaxe, kalejira eta emanaldia egingo dute Joxe Arregi plazan.