Jakina den moduan, Amurrion abiatuko da martxoaren 31n Korrika eta Donostian bukatuko da apirilaren 10ean. Beterri-Aiztondora Urnietatik sartuko da, apirilaren 8an, ostiral goizez, igaroko da, hain justu ere, 08:15ean. Handik Andoain aldera hurbilduko da, gainerako bailarako herrietan barrena jarraitzeko. Hala, hainbat modutara lor daiteke 22. Korrika edizioko arropa, kamixetetatik hasi eta motxiletara bitarte.
- AEKren euskaltegietan
- KORRIKA dendetan
- Online dendan: https://www.denda.korrika.eus/eu/
Bestalde, webgunean informazio osoa dago eskuragai.