Egunean Behin 2024

Indargorri, Egunean Behin lehiaketako bigarren irabazlea

Aiurri 2022ko ots. 18a, 16:00

Egunean Behin lehiaketa martxan jarri da, eta bigarren zozketaren irabazlea "Indargorri" izan da. 55. postuan sailkatu zen, aste osoko partidak jokatu eta gero. Bera izan da zozketan irabazle. Zorionak! Mizpiradiko sagardoa eraman du etxera.

Inge andoaindarrak jaso du saria Indargorriren izenean.

Bitartean, lehiaketaren hirugarren astea martxan dago. "Aiurri" taldeko kideei animoak, eta zorterik onena!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!