"Tiro hotsak eta leherketak geroz eta ugariagoak dira hirian"

Mikel Arberas 2022ko ots. 28a, 16:18

Irpin eta Bucha hirien arteko zubia eraitsi duten mementoa. Egiletza: ezezaguna

Dihanna Petrechenko Irpin hirian bizi da Kiev erdigunetik 25 kilometrora. Hainbat hedabidetan argitaratu dutenez, Kiev inguratuta dago, "ihes egitea ia ezinezkoa da. Oso arriskutsua da", aitortu du Petrechenkok. 

Bosgarren eguna da Errusiak Ukraina militarki hartzeko pausua eman zuela. Jada, 350 herritarretik gora hil dituzte eta milaka dira zaurituak. Petrechenko eta bere familia etxean sarturik daude: "Itxaroten ari gara, zer jazoko den ez dakigula. Autoa hartuko bagenu, agian irtetzeko aukera eduki genezake, baina arriskua hil edo bizikoa da. Hala ere, laister Kiev osoa inguratu eta atera ezinik gera gaitezke".

Dihanna Petrechenko familiarekin batera, etxeratuta.

Ukrainarrak irudi gehiago bidali dizkigu, bertan suntsiketa eta gerra egoera nabarmen ikusten da. Bitartean, ahal bezala egoerari eutsi eta Andoainera etortzeko nahia agertu du. Azken egunetako irudiak ikusita, ez dirudi egoera baretuko denik.

Irpin hiriko irudiak, gerra gunea

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!