Erremontea

Aiurrik erremonteko Berria Txapelketa ikustera joateko hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu

Aiurri 2022ko mar. 2a, 11:18

Bi urnietarrek parte hartuko dute binakako Berria txapelketan: Julen Loitegi eta Ander Goikoetxea. Lehen partidak larunbat honetan izango dira (martxoak 5).

Urrutia-Labaka bikoteak Goikoetxea eta Odeiren aurka jokatuko dute. Bigarren partidan, berriz, Etxarri-Martirena bikoteak Loitegiren eta Zalduaren aurka jokatuko dute. 16:30ean hasiko dira partidak eta hiru norgehiagoka ikustera aukera egonen da. Adierazi bezala, horietako Berria txapelketaren baitan. 

Zozketan parte hartzeko bidali mezu bat Erremonte Zozketa izenarekin 619 16 35 37 zenbakira, astekaria@aiurri.eus postara edota idatzi Aiurriklik instagram kontutik. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!