Ibai Mendi arropa denda 25. urteurrena ospatzen ari da

Mikel Arberas 2022ko mar. 2a, 12:54

Koldo Alkorta eta Ana Rodriguez Ibai Mendi arropa dendako kideak dira.

Beherapen interesgarriak eskaini, mota guztietako arropatan. Hernaniko Nafar kaleko 19an dute denda.

Zer nolako denda da Ibai Mendi?

Gure denda mendiko materialean espezializatzen da, baina kaleko arropa eta outdoor motatakoak ere saltzen ditugu; gainea, moda-modako markak saltzen ditugu. Beraz, erosleak gauza ugari aurkituko ditu dendan.

Ia guztiak marka ezagunak, ezta?

Marka oneko arropak saltzen ditugu. Egia da garestiak direla, baina kalitate eta material oso onekoak dira.

Azpimarratzekoa da ere, Ibai Mendi dendak 25 urte bete berri dituela...

Egia esan, harrigarria da, jada, mende laurden pasa izana. Azkar esaten da. Denda ireki genuenean, arrantzarako tresneria eta mendiko materiala saltzen genuen. Egun, berriz, arrantzarako kanaberaren ordez arropa modernoa saltzen dugu. Denborak gauzak aldatzen ditu, izan ere, eskariaren arabera egokitu beharra dago merkataria, bestela akabo. Egun hauetan, goizez eta arratsaldez, denda betetzen ari da.

Zein da gehien saltzen duzuen produktua?

Mendiko arropa da gehien saltzen dena, baina azken urteetan outdoor arroparen salmenta ere igo egin da. Gainera, goiko solairua berritu egin genuen emakumezkoen arroparen salmentarako. Horrek ere, kaleko arroparen eskaria igo egin du.

Pandemiak kirol-arroparen salmenta areagotu egin du?

Bitxia izan da. Koronabirusaren ondorioz, kirol arroparen eta materialaren salmenta handitu egin da; bestalde, arropa modernoaren eskaria jaitsi egin da. Pentsatzen dut, aisialdi gutxiago egotean, jendea mendira joateari ekin ziola, askatasun apur baten bila.

Inguruko herrietako erosleak gerturatzen al dira Ibai Mendira?

Bai. Lortu genituen estadistiken arabera, erosleen %30 ez dira hernaniarrak; hau da, bezero ugari ditugu, Andoainen, Astigarragan, Goizuetan eta Urnietan, beste batzuen artean.

Etorkizunari begira proiekturik ba al duzue?

Egia esan, ez. Denda bakarra dugu, baina izugarrizko lana ematen du. Beraz, nahikoa dugu denda kudeatzearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!