Igoera historikoa erregaien eta lehengaien prezioan

Aiurri 2022ko mar. 7a, 09:33

Petromillares eta Cepsa gasolindegiak, Andoain

Erregaiaren prezioa izugarri handitu da Errusiak Ukraina inbaditzeko erabakia hartu zuenetik; izan ere, Errusia da, mundu mailan, gas eta petroleo gehien mugitzen duen potentzietako bat. 

Bi herrialdeen arteko gerraren ondorioz Errusiaren eta Europaren arteko harremana hautsi egin zen duela astebete pasatxo. Egun, beste zenbait herrialderekin batera, Errusia da gas eta petroleo gehien esportatzen duena; horiek horrela, petroleoaren eta gasaren prezioa nabarmen igotzen ari da, eta, datozen egunetan ere, igotzen jarraituko du. 

Hari beretik tiraka, argiaren eta oinarrizko lehengaien prezioak ere gora egin du, nabarmen. Argiaren prezioa 442,54 euro/MWh-koa da, historiako altuena. Eta baserritarrak, esaterako, egoera bereziki larrian daude, argia eta gasoleoaren igoeraz gain, pentsua izugarri garestitu baita. Ezinean dabiltza, eutsi ezinik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!