Adarra Trail mendi lasterketa egingo da maiatzaren 15ean

Aiurri 2022ko mar. 11a, 13:18

21 kilometroko lasterketa izango da eta 350 korrikalarik parte hartuko dute. Proba Adarra mendigunetik igarotzen da, Onddo eta Adarra mendiak zeharkatuz. Lasterketak 3 kontrol puntu eta likidoak eta solidoak dituzten 2 hornidura-gune edukiko ditu. Andoaindik abiatu eta amaituko da lasterketa. Goikoplaza izango da bera, irteera eta helmuga.

Lasterketak 21 kilometro izango ditu eta bi kontrol puntu izango ditu: Onddo eta Adarra. Era berean, 8 eta 14,5 kilometroetako 2 hornidura-gune. Izen-emateak 38 euro balioko ditu; tartean, dortsalaz gain, asegurua, horniduretako janaria eta likidoak eta amaierako oparia sartuko da, beste gauza gehiagoren artean. KIROL SPORT enpresa ari da antolaketa lanetan. Informazio gehiago: https://adarratrail.com/ 

 

Adarramendi, berriro ere proba bateko protagonista

Aurten, gainera, 10 urte beteko dira Urnietako 1. mendi lasterketa antolatu zenetik. 2012ko Apirilaren 22an izan zen eta hainbat urtez goi mailako eta eskualdeko korrikalari askoren erreferentziazko lasterketa izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!