A-15 errepidea erabat itxiko dute, igande gauean

Aiurri 2022ko mar. 11a, 18:16

A-15 errepideko trafikoa erabat etengo da martxoaren 13tik 14rako gauean. Mozketa gaueko ordutegian egingo da, martxoaren 13ko 22:00etatik martxoaren 14ko 05:30era.

  • Andoainerako noranzkoan, A-15-141 lotunetik egingo da etena, eta A-15 errepideko erabiltzaileak Berastegiko loturan atera eta GI-2130 errepidetik Tolosaraino joan beharko dira N-I errepidea hartzeko.
  • Iruñerako noranzkoan, Andoaingo Sorabillako A-15-156 lotunetik egingo da etena, eta A-15eko erabiltzaileek Sorabillako loturan biratu beharko dute, N-I errepidean sartu, eta, ondoren, GI-2130 errepidean, Tolosatik eta Ibarratik barrena. Ondoren, A-15era itzuli ahal izango dira Berastegiko loturan. 

Ibilgailu astunei N-I errepidea erabiltzea gomendatu zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!