Honaino iritsi da Afrika aldeko kalima

Aiurri 2022ko martxoaren 15a

Gaur gaueko eta goizaldeko haize ufadek hauts gorri modukoa ekarri dute hona. Afrikatik datorren kalima da.

Giroa gorrituta esnatu da gaurkoan eskualdea, izan ere, Saharako harea ekarri du hego-haizeak penintsula osora. Euskalmeten arabera, tenperaturaren igoera eta hegoaldeko haize zakarra hizpide izango dira gaur, zenbaitetan, bolda bortitzak eragiteraino. Tenperatura maximoek 20 ºC-ren muga gaindituko dute ipar isurialdean, eta, lekuren batean, 25 ºC-ra ere hurbil liteke. Giroa nahiko argia izango bada ere, zerua lauso ikusiko da hauts-gandua dela medio. Honatx eskualdeko zenbait erretratu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!