Garazi Loradenda eta Imagine jantzidenda, Gipuzkoako hamar merkatalgune nabarmenen artean

Aiurri 2022ko mar. 15a, 18:27

Tolosaldeko eremuan Zizurkilgo loradenda aukeratu dute bezeroek, eta Beterri-Buruntzan Imagine jantzidendako Ainhoa Oyarbide urnietarra.

Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXVIII. Edizioa antolatu du Gipuzkoako Merkatal Ganbarak, eta eskualde bakoitzean merkatalgune kuttunena erabakitzeko aukera bezeroen esku utzi du. Tolosaldean Zizurkilgo Garazi loradenda aukeratu dute, eta Beterri-Buruntzan Lasarte-Oriako Imagine jantzidenda. Azken honetako arduraduna da Ainhoa Oyarbide.

Biak ala biak pozarren agertu dira sariarekin.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!