Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Aiurri 2022ko mar. 16a, 10:50

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketaren 42.edizioa izango da aurtengoa eta eskualdeko hainbat bertsolariek hartuko dute parte bertan. Hala nola, Aratz Arzelus amasarra, Beñat Mateos asteasuarra, eta Izar Zelarain billabonatarra. Txapelketak hiru kanporaketa eta finala izango ditu. 

 

Lehen kanporaketa, martxoaren 18an izango da, Oñatiko Larrain Gain Elkartean; Jon Mendiluze, Artz Arzelus, Lide Arregi, Jakes Etxeberria eta Uxue Ostolaza bertsolariek kantatuko dute. 

Bigarren kanporaketa Apirilaren 1ean izango da, Azpeitiko Zelai Luze Elkartean; Ane Zubia, Naia Arrizabalaga, Beñat Mateos, Xabier Albizu, Artz Lsa eta Harri Agirresarobe bertsolariekin. 

Hirugarren kanporaketa aldiz, Apirilaren 8an izango da, Lizartzako Txirrita ELkartean; Amets Aizpurua, June Aiestaran, Danel Etxeberria, Malen Gartzia, Izar Zelarain eta Sustrai Goenagak kantatuko dute. 

Kanporaketa bakoitzeko irabazlea eta puntuazioz beste hiru sailkatuko dira finalera. Finala apirilaren 29an jokatuko da Lasturrenen. 

Kanporaketa guztiak berts afari formatuan izango dira eta saioarako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi ahalko dira 12euroren truke. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!