Aduna, Alkiza eta Larraulgo udalekuetako begirale deialdia

Aiurri 2022ko mar. 16a, 11:26

2022ko Aduna, Alkiza eta Larraulgo  udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia ireki da. Udalekuak, ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira eta bertan begirale moduan lanean aritzeko izen ematea zabalik izango da martxaren 21etik apirilaren 8 ra bitarte. 

 

Izen emateko hurrengo baldintzak bete beharko dira: 

  • 18 urte beteta izatea
  • DBH tituluaren jabe izatea
  • Euskara ulertu eta ongi hitz egitea
  • Elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea
  • Curriculuma eta agiriak aurkeztea

Gainera, baloratuko da: 

  • Aisialdiko zuzendari titulua
  • Aisialdiko Begirale titulua
  • Ikasketak
  • Prestakuntza ikastaroak
  • Ega
  • Lan Esperientzia

Curriculumak aterpeak@urtxintxa.eus helbidera bidali beharko dira, Aiztondoko Udalekuak izenpean. Epez kanpoko eskaerark ez da onartuko. Begiraleen elkarrizketa apirilaren 29an izango da, Adunan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!