LAB sindikatuak autobus zerbitzuetan jazotzen ari diren istiluak salatu ditu

Aiurri 2022ko mar. 18a, 13:01

Sindikatuak autobus-langileak, azken egunetan, pairatzen ari diren gertakariak, mehatxuak eta ezinegonak onartezinak direla adierazi du irmoki. Gauzak horrela, ohar bat zabaldu dute.

LABek honako hau adierazi du oharraren bitartez:

Aurreko larunbatean BU40G lineako langileak, ertzaintza deitu behar izan zuen, gertatzen ari ziren istiluak zirela eta, bere burua arriskuan ikusten zuelako.

Onartezinak dira langileen aurka gertatzen ari diren erasoak. Ezin dugu normaltzat eman, asteburuetan bereziki, langileak beldurrez eta ezinegonaz lanera joan beharra.

Guzti honen ardura Diputazio zein enpresena da bereziki. Hauek zerbitzua eman bai, baina hau modu seguru batean eman dadin hartu behar diren neurriak ez dituzte hartzen. Dagoeneko nekatzen hasi gara, nahiko gogorra da asteburuetan lan egin behar izatea eta gau osoan egin behar izatea gainera. Eta guzti hau beldurrez egin behar dugu? Ez gaude hau onartzeko prest.

Baina honen ardura nagusia Diputazioarena eta enpresena bada ere, ezin dugu erabiltzaileen ardura ezkutatu. LAB Sindikatutik, erabiltzaileei honakoa eskatzen diegu: utzi langileak pakean. Denak gara langileak. Gure artean babestu eta zaindu beharrean, gure artean erasotzen bagara ez goaz ongi. Langileen arteko elkartasuna berebiziko garrantzia du garai hauetan bereziki baita parrandan ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!