Buruntzaldeko emakumeen II. Pala Topaketa izan da asteburuan

Aiurri 2022ko mar. 21a, 10:03

Buruntzaldeko emakumeen II. Pala Topaketa antolatu da iragan berri den asteburuan, Andoaingo Arrate pilotalekuan. 

Larunbat arratsaldez, askotariko adinetako emakumeak bertaratu ziren, elkarrekin kirolaz gozatzeko. Nerabeen mailan, sei kidek hartu zuten parte, eta, ondoren, adinez nagusikoen taldean, berriz, 21 lagunek. Bikoteak nahastuta, kide bakoitzak bi partida jokatu zituen. Oso balorazio positiboa egiten du antolakuntzak, "giro ederra" izan baitzen pilotalekuan. Gainera, jokalari guztiek afaria egin zuten ostean, eguna borobiltzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!