A-15 autobidea itxiko dute gauean Berastegitik Sorabillara Andoaingo noranzkoan

Aiurri 2022ko mar. 22a, 18:17

Argazkia: Erran.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Belabietako tuneleko lanak medio, gauean A-15 autobidea itxi eginen dute Berastegiko loturatik Sorabillara, Andoaingo noranzkoan. Mozketa  22:00etatik martxoaren 23ko 06:00etara izango da.

Bide horren ordez, GI-2130 errepidetik Tolosaraino joatea gomendatu dute, handik N-I errepidera sartzeko. Ibilgailu astunentzat, berriz, N-I errepidea hartzea gomendatu dute, Etzegarateko mendatetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!