Erremontea

Aiurrik erremonteko Berria Txapelketako finalaurrea ikustera joateko hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu

Aiurri 2022ko mar. 23a, 11:25

Bi urnietarrek parte hartuko dute binakako finalaurrea: Julen Loitegi eta Ander Goikoetxea. Ostiral honetan izango da partida (martxoak 25), 18:00tatik aurrera.

Goikoetxea-Odei bikoteak Loitegi eta Zalduaren aurka jokatuko dute. Ostiralean izango da partida arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Partida ikusgarria izango da, finalaurrea.

Oharra:

Osteguna izango da zozketan parte hartzeko azken eguna, mementoan jakinaraziko zaie saridunei eta ostiralean 09:00 eta 14:00ak bitarte jaso beharko dira sarrerak.

Zozketan parte hartzeko bidali mezu bat Erremonte Zozketa izenarekin 619 16 35 37 zenbakira, astekaria@aiurri.eus postara edota idatzi Aiurriklik instagram kontutik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!