Lanbide Heziketan D ereduaren aldeko apustua egin nahi dute Beterri-Buruntzako udalek

Aiurri 2022ko mar. 31a, 12:51

Andoain, Urnieta, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil Beterri-Buruntzako udalek Lanbide Heziketan hasi behar duten gazteei D ereduaren aldeko apustua egiteko deia luzatu diete.

“Lanbide Heziketa D ereduan egiteak ordura arte ikasitako euskara sendotzeko eta hobetzeko aukera eskaintzen du. Ez da ahaztu behar euskarak gero eta toki gehiago duela enpresetan eta gizartean, eta euskaraz lan egiteko gai izateak ate guztiak irekitzen dituela, ez batzuk bakarrik , lana topatzeko garaian. Euskara ongi jakitea erabakigarria izan daiteke formatzen ari diren gazte horien etorkizunean, horregatik da funtsezkoa lanbide heziketako zikloa aukeratzeko garaian D eredukoa lehenestea”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!